ARTEA

Pablo Maeso, hileko artista Echebarria galerian

Pablo Maeso Blanco (Bartzelona, 1964) artistaren lanak ikus daitezke Donostiako Echebarria galerian. Margolanak ikusgai daude ekainaren 30era bitarte.

Maeso pintore abstraktu gisa hasi zen 80ko hamarkadaren amaieran Bartzelonako Borne auzoko galerietan. 1999. urtean, jada pintore errealista gisa, Realismo de Catalunya izeneko erakusketan parte hartu zuen.

Errealismo zehatza da bere lanaren ezaugarri nagusia. Zorrotza izanagatik ere, errealismo sinplea da bere elementuei dagokienez. Horrela, koadroetan erakusten dituen istorio txikiei indarra eman nahi die.

Erabiltzen dituen kolore garbi eta lauek 70eko urteetako pop pintura gogorarazten dute eta bere enkoadraketek zinearen eragin nabarmen agertzen dute. Gizakia, giltzarria da bere ikuspegian, eta pertsonaiak artistaren alter egoa dira.

Egile katalanak hainbat erakusketa paratu ditu 1988. urteaz geroztik, azkena, Bartzelonako Perés Aretoan 2009. urtean eta Granollers hiriko El Quatre galerian 2011. urtean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button