ARTEA

“Kantzer tropikoa” Juan Manuel Diazen erakusketa

Gasteizko Amarika aretoan, eta irailera bitartean, Juan Manuel Diaz Burgos artista Tropico de Cancer, Kuban, Dominikar Errepublikan eta Haitin, 2009tik 2013ra bitartean, egindako proiektua erakusten ari da.

1976an eskuratu zuen bere lehen reflex-a, Canon FTb, eta harrezkero argazkigintzari emana bizi da. Ehunka erakusketatan hartu du parte modu kolektiboan edota bakarka, eta bere lanak Frantzia, Argentina, Japonia, Kuba, Alemania edota AEBetan ikusi ahal izan da. Era berean, sortu dituen argazkiak  hainbat egunkari eta aldizkaritan agertu dira, eta tai gabe, tailerrak eta eskola bereziak eman ditu bazter guztietan.

Gasteizen aurkeztu duen erakusketa horretan, “egilearen lehen helburua giza faktorea da, eta horretarako, tropikoan bizi den jendearen emozioak eta sentimenduak azaldu nahi izan ditu egileak bere konposizioetan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button