IKUS-ENTZUN

“Otsoaren hatsa” film laburraren estreinatuko dute bihar

Otsoaren hatsa film laburrak euskal gudari talde baten istorioa kontatzen du Gerra Zibilean. Filma euskaraz filmatu, eta bihar 19:00etan estreinatuko dute Bilboko La Bolsa eraikinean. Proiekzioaren ostean mahai-ingurua egingo dute.

Juan Angel Lekanda laudiarrak zuzendu du filma beste herrikide batzuekin batera Goikane mendiaren inguruetan. Aktoreetako bat Javi Rodriguez da.

Filmaren 24 minutuek gudari talde baten istorioa kontatzen du. Zuzendariaren esanetan, “1937ko udaberrian, honez gero Gerra Zibilak bere aztarna odoltsua utzia zuen Euskal Herrian. Euskal defentsarako eraikitako lubakietariko batean gudari talde bat faxisten sarrera oztopatzen saiatzen ari zen. Ausardia, adiskidetasuna eta sufrimenduzko istorio bat da hau”.

Biharko estreinaldiaren ostean Gerra Zibilaren ondorioak jasan zituzten zenbait laudiarrei omenaldi bat eskainiko zaie. Ekitaldia Lau Haizetara Gogoan taldeak atondu du CNT Bilbo eta Sare Antifaxistaren laguntzarekin.

Ikusi trailerra:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button