LITERATURA

Xabier Leteren arrastoaz

Ainhoa Urien Telletxe idazleak Poesia, Zaurien Ukendu-Xabier Leteren Arrastoan izeneko saiakera argitaratu zuen joan den urtean, Pamiela argitaletxearekin.

Lan horretan, hainbat gai jorratzen ziren Leteren bizitzan betierekoak izan direnak. Hala azaldu zen liburuan: “Gaixotasuna eta sufrimendua. Edertasuna eta maitasuna. Bizitzak eragindako zauriak eta naturak eskaintzen digun sosegua. Kezka existentzialek sortzen duten angustia eta sentsazio sublimea bizi dugunean, handitasunak gain hartzen digula sentitzea. Gai horiek guztiak eta gisa horretako gehiago ere jorratu zituen Xabier Letek bere poemetan. Hitza hartzeak pairamena arintzen du, poesiak ukendua isurtzen du zaurietan barrena”.

Idazleak berak hala sentitzen zuen poemagintza berezi hori: “Bere poesia liluratuta irakurtzen nuen hasieran, ezer asko ulertu barik. Gerora, hitzei zentzua bilatzen hasi nintzen, Leteren bizitzaren eta poesiaren arteko loturak egiten, nire sentimendu asko bere poesiaren bidez interpretatzen. Hauxe da barruak eskatzen zidanaren emaitza: Xabier Leteren poemek nigan sortutako emozio, pentsamendu eta bizipenei emandako erantzuna”.

Liburu horretan oinarriturik, Ainhoa Urien Telletxe idazleak eta Nerea Iglesias Lili konpositore eta pianojoleak Poesia, Zaurien Ukendu. Xabier Leteren Arrastoa ekoiztutako ikuskizuna egingo dute Aiaraldea Ekintzen Faktorian. Emanaldia maiatzak 21ean izango da, arratsaldeko 18:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button