LITERATURA

Klasikoak berritzen

Gure literaturako liburu eta idazle klasikoek gaurkotasuna hartuko dute aste honetan egingo diren bi irakurraldiren bidez.

Urtero, Bilbo Zaharra Forumak, euskal literaturan giltzarri izan den liburu baten irakurketa jarraitua egiten du euskaltegiko ikasturtearen amaierarekin bat egiteko. Aurten, Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox eleberria da izango da protagonista, eta hala, Klasikoen 5. irakurraldi jarraitua egingo da, ekainaren 14an, Bilboko Arriaga Antzokian, goizeko 08:00etatik 20:00etara, irakurle askoren partaidetzarekin.

Baina, aste honetan ere antzeko ekimena egingo dute Lazkaon. Gaur bertan, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazlearen Leturiaren egunkari ezkutua liburua ere irakurriko dute egun osoan zehar, antzinako lan horri behar duen besteko garrantzia emanez.

Beste aldetik, eta Lazkao herria aipatzen dugularik, herri honetan ere, literaturarekin zerikusia duen beste hitzordu bat antolatu dute datorren asteko astelehenerako: Euslandia ikuskizuna. Hor, Concetta Probanzak eta Miriam Lukik apailaturiko Euslandia: unibertso txiki bat izeneko ikuskizuna eskainiko da. Lan honetan marrazkiak eta hitzak dira nagusi.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button