ESZENA

“Opus” zirku ikuskizuna, Arriagan

Larunbatean eta igandean, Australiako Circa Contemporary Circus konpainiak Opus zirku ikuskizuna taularatuko du Bilboko Arriaga Antzokian. Hamaika akrobatek parte hartuko dute obran, eta Frantziako Quatour Debussy hari laukoteak Dmitri Shostakovich konposatzaile errusiarraren musika joko du. Arriaga Antzokiaren arabera, “ikuskizun eder eta ikusgarria” da.

Opus obrak Shostakovich-en musika eta akrobaziak uztartzen ditu, musikaren dramatismoa eta akrobazien mugimendua batuz.

“Ikuskizuna soka batetik zintzilik dagoen artista batekin hasten da, zuzenean jotzen ari diren Quatour Debussy taldeko musikariek kulunkatuta, eta bat-batean, geldik egotea, muturreko exijentzia fisikoa duten mugimendu akrobatikoen eztandarekin, xehetasun paregabeko edertasun gozoak, hegaz eginez, balantzaka eta lehorreratuz ari diren akrobaten koreografien ikusgarritasunarekin txandakatzen duten eszenen bitartez eboluzionatzen du”.

Ikuskizun klasikoa eta modernoa da, erabat garaikidea. “XXI. mendeko erabateko zirku show-aren eta giza gorputzaren adierazpenaren gaitasunen ospakizunaren aurrean gaude”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button