ARTEA

Onintza Etxebesteren lanak Kabigorri elkartean

Hil osoan, Onintza Etxebesteren Presencias izeneko erakusketako lanak Bilboko Kabigorri elkartean ikusi ahalko dira. Artistak pinturak eta collageak bildu ditu okasio honetarako.

Egileak, egindako lanen gaineko hausnarketa sakona egin du, ondoko testuan ikus daitekeenez: “Existitzea, nire izaeraren, niaren, gorputz bisiblea erabiliz, munduarekin etengabeko harremanean egotea da, aberastuta eta aberastuz. Pertsona, bere gorputzaren bidez, kultura, inguru, sexu jakin batean parte hartzen du; egiazko deritzoguna da. Existentzia iheskorrak bidea ematen dio ausentziaren presentziari. Iragana azaleratu egiten da bere denbora marka alde batera utziz, horren seinale dugu oraingo momentua. Honela, bizitzaren aurrerapausoak ez du aurreko denbora ezabatzen, bertan dago eta mugiarazi egiten gaitu, desegin eta motibazioak sortarazten dizkigu, izan ziren pertsonak historiaren limbo horretan baitaude.

Gure denbora den iragandako orainaldi honetan existentzia pasiboak kokatzen ditugu, ez dauden identitateak baina, denboraren deuseztapenean, presente daudenak. Orainean existitzen diren denboraren mamuak, guregan idatzita dagoen historiaren aztarna moduan, gure gorputzean, gure ohituretan, gure izaeran. Izan direlako”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button