IKUS-ENTZUN

Euskal Zinemaren Astea, Gasteizen

Otsailaren 24tik martxoaren 1era bitarte, Gasteizeko Vital Kutxa Fundazioaren Aretoan, 30. Euskal Zinemaren Astea izango da: 2013an, Euskal Herrian egin diren film esanguratsuenen aukeraketa bat proiektatuko da; film luzeak eta laburrak, dokumentalak eta haurrentzako filmak.

Hala, gaur bertan, otsailak 24, Loco con Vallesta laburra eta Chaika luzea proiektatuko dira. Lehenengoa Kepa Sojok zuzendutako lan umoretsua da; bigarrena, berriz, Miguel Angel Jimenez zinegilearen filma da: Chaika izeneko Kazakhstango prostitutaren bizitza kontatzen du.

Bihar, otsailak 25, hiru emanaldi izango dira, film laburra, film luzea eta dokumentala, Berpiztu, La Herida eta Camarada General. Ignacio Hidalgo de Cisneros, hurrenez hurren.

Asteazkenean, halaber, Zela Trovke film laburra, Amaren Eskuak lan luzea eta Alardearen Seme Alabak dokumentala ikusi ahalko dira.

Honatx asteazkenetik aurrera izango diren zenbait lanen izenburuak: Blackie y Kanuto umeentzako filma; Alex De La Iglesia bilbotarraren La Brujas de Zugarramurdi; Gracia Querejetaren 15 años y un día luzea; Borja Cobeaga zuzendari ezagunaren Democracia laburra, eta La Batalla de Vitoria dokumentala.

Proiekzio guztiak 20:00etan hasiko dira, eta larunbatera arteko egitarau osoa hemen ikus dezakezue: kutxabank.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button