ESZENA

Oinkari, ari du

Oinkari dantza taldeak Ari du (Baga Biga) DVDa argitaratu berri du. Lan berri hau joan den urriaren 11n grabatu zuten Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian. Lanaren izenburuak euria aipatzen du, euria erritmoa markatzeko elementu argi bat izan daitekeelako. Hala, ikuskizuna gauzatzeko euriaren hainbat erritmotan oinarritu dira.

Euriaren erritmo horri, gainera, poesiaren erritmo literarioa erantsi diote, besteak beste, bertso eta errimen neurria. Hala, dantza eta poesia uztartu dituzte lan honetan. Horretarako, DVDa liburuxka mardularekin jantzi dute.

Dantzari dagokionez, euskal tradiziotik tiraka jarraitzen dute, batzuk ezagunak, beste batzuk berriz, nahikoa ezezagunak. Horietaz gain, Edu Muruamendiarazek sorturiko koreografiak ere bildu dituzte DVD euskarriak datorren ikuskizun honetan.

Muruamendiaraz duela zazpi urte hasi zen lanean Oinkari dantza taldearekin, eta harekin hiru ikuskizun egin dituzte: Oroituz, Aspaldikotik eta Ari du hau.

DVD honek, gainera, Oinkariren 36 urteko ibilbidea jasotzen du. “Gaur egun Oinkari dena islatzen saiatu gara DVD honetan, nola egiten dugun lan, norekin, norentzat…”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button