ARTEA

Artistentzako lantegia, Tabakaleran

Uztailaren 10etik 30era, Itziar Okarizek eta Jon Mikel Eubak artistentzako lantegia eskainiko dute Tabakalerako Sortzaileen gunean. Izen eman dutenen artean hamabi artista aukeratu dira.

Ekimenaren nondik norakoa honela zehaztu dute Tabakaleran: “Sortzeko grina daukan edonori zuzendu zaio programa hau, ibilbide profesional eta artistikoan aurkitzen den momentua edozein izanda ere, eta helburu du norberaren sorkuntza-prozesuan laguntza eskaintzea. Lantegian parte hartzeko ez da beharrezkoa izan diziplina zehatzetan esperientzia izatea”.

Igarotze kontzeptua landuko da lantegiaren barruan, “espazio-denbora tarte gisa ulertuta, sarrera-puntu batetik irteera-puntu baterako bidea egitera gonbidatzen duen tarte gisa”.

Lantegi honetarako aukeratu diren hamabi artistek abuztuaren Sortzaileen guneko estudio bana erabiltzeko aukera izango dute 15a bitartean. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button