LITERATURA

Oier Guillanek idatzitako “Zauri Bolodia” liburuaren aurkezpenak

Gaur berton, Zauri Bolodia (Txalaparta, 2018) liburuaren aurkezpena izango da Errenteria/Oreretako Noski! liburu-dendan, 19:00etatik aurrera. Oier Guillanek liburua aurkeztuko du solasaldi-errezitaldi baten bitartez. Ainara Gurrutxaga aktorea izango du bidelagun aurkezpenean, zeinak galderak egingo dituen. Liburuaren egileak liburuko pasarteak irakurriko ditu, erantzunen tarteetan.

Zauri Bolodia eguneroko gisa eraikitako liburua da, eta bertan Zauri Bolodia izeneko aktore batek hamabi urtez edukitako esperientziak kontatzen ditu, arte eszenikoen inguruan, sorkuntza prozesuen inguruan, esperientzia kolektiboen inguruan… Pasioa eta adiskidetasunaren inguruko istorio bat da, funtsean. Zauri Bolodia hainbat literatur generoen artean kokatzen den lana da: nobela, saiakera, antzerkia eta poesia batik bat.

Hurrengo aurkezpenak Donostian eta Zarautzen izango dira: maiatzaren 24an, 19:00etan Donostiako Tobacco Days liburu-dendan; eta 26an, 11:00etan, Zarauzko Garoa liburu-dendan, Literaturiaren barruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button