ESZENA

“Klownaldia” jardunaldietan izena emateko azken plazak

Uztailaren 13tik 21era bitarte, klown diziplinari buruzko Klownaldia izenburuko jardunaldiak egingo dituzte Donostiako Guardetxean. Jardunaldien lehenengo edizio honek hiru tailer bilduko ditu, besteak beste.

Oraindik badago clown jardunaldiotan izena emateko aukera, plaza gutxi batzuk gelditzen diren arren: klownaldia@guardetxeabandabat.org

Ekimenak topaketa, elkartrukatze eta ikaskuntzarako gunea izan nahi du, eta klown munduan interesa duen orori zuzenduta dago. Tailerrez gain, antzezlanak, hitzaldiak, argazki erakusketak eta dokumentalen proiekzioak ere izango dira.

Tailerrei dagokienez, hiru izango dira: Gerry  Regitschnig-ek emango duen Discover You Stupidity!!!; Antxón Ordoñezek zuzenduko duen Clown y Máscaras; eta, azkenik, Ivan Pradok gidatuko duen Payaseando La Existencia. Tailer horietan izena emateko epea dagoeneko zabalik da.

Jardunaldiei buruzko informazio guztia: http://guardetxeabandabat.org/klownaldia/

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button