MUSIKA

Eric Alexander Quartet jazz taldea Bilbon

Eric Alexanderrek gaur joko du Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan (19.00etan). Illinoisen jaiotako musikaria, azken urteetan sortutako saxofoi jotzaile handienetakotzat hartzen da mundu osoan.

Eric Alexanderrek, Hank Mobleyen, Dexter Gordonen, Sonny Stitten eta George Colemanen lanetan oinarritutako musika hizkuntza erabiltzen du, soinu zabalarekin eta bere belaunaldiko musikarien artean oso ohikoa ez den agintaritzarekin. Musikari handiekin jo du: Rufus Reid, Cedar Walton, Kenny Barron, Pat Martino, Larry Willis edo Cecil Payne. 

Emanaldia Bilbao Distrito Jazz programaren baitan dago. Egitarau horrek hainbat helburu ditu, besteak beste, ikus-entzule askorik ez duen musika genero hori hiriko auzoetara zabaltzea, ikus-entzule berriak sortuz; 1991tik astero zuzeneko emanaldiak antolatzen dituen Bilbaina Jazz Club elkartearen lanari laguntza ematea; edo auzoetan eskaintzen den kultur programazioaren kalitatea hobetzea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button