IKUS-ENTZUN

Live Music Experience erakusketa

Ekainaren 7etik irailaren 2ra, 70, 80, 90, 00 urteetako zuzeneko musikaren bizipena izan dezakezue Bilboko Alondegian, beretan abiaturik dagoen Live Music Experience erakusketan. Ikus.entzunezko lan hauez gain, erakusketa interaktiboa da eta hala, zuzeneko musikaren zirrara berriro sentitzeko gonbita egiten du ekimenak.

Horrexegatik, euskal musikaren historiako kontzertu historiko esanguratsuenen eta nazioarteko proposamen iradokitzaileenen ikus-entzunezko hautaketa egiten ari da ekainetik aurrea.

Lehen saioa Rock Radikal Vasco (80’s) izan zen, gero etorri ziren R.E.M. taldeaz, Hertzainak, Kobetasonik (2009), Azkena Rock Festival (2009), M-ak Tolosan (1987) eta abar.

Atzokoan Pablo Milanés izan zen protagonista, eta ez da azkena izango.

        Asteartea, uztailak 24: Delorean, Extraperlo, 2011

        Osteguna, uztailak 26: Azkena Rock Festival 2010 (I)

        Asteartea, uztailak 31: Ruper Ordorika Zuzenean 1996

        Osteguna, abuztuak 2: Azkena Rock Festival 2010 (II)

        Asteartea, abuztuak 7: La Pegatina 2011

        Osteguna, abuztuak 9: U2 Live from Mexico 1997

        Asteartea, abuztuak 14: Itoizen berezia

        Osteguna, abuztuak 16: Flaco Jiménez

        Asteartea, abuztuak 21: Xabier Lete Donostiatik

        Osteguna, abuztuak 23: Azkena Rock Festival 2009 (II)

        Asteartea, abuztuak 28: BBK Live 2009 (I)

        Osteguna, abuztuak 30: BBK Live 2009 (II)

Ez galdu aukera!






Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button