LITERATURA

Etxepare Sariaren irabazlea laster batean

Nafarroako Udaletako Euskara Zerbitzuek, Nafarroan literatura sari esanguratsu baten hutsunea zegoela ikusirik, eta, beraz, literatur lehiaketen alorrean erreferentzia izango zen saria sortzeko xedearekin, Etxepare literatur sariak antolatu zituzten 2004an. Etxepare sariak haur, gazte eta helduentzako literatura saritzeko erabiltzen da. Lehiaketan bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldean parte hartu daiteke.

Edizio honetarako lanak aurkezteko epea 2011ko azaroaren 30ean amaitu zen, eta ondoren, epaimahaiak erabakia hartzeko beta hartu du. Sari bakarra emango da, 6.000 eurokoa.

Datorren astean, martxoaren 6an (asteartearekin), goizeko 11:00etan eta Burlatako Uranga jauregian egingo den ekitaldian jakinaraziko da haurrentzako albumak sortzeko saria irabazi duen egilea eta lana zeintzuk diren.

Joan den urtean, Leire Salaberriaren Euria ari duenean lana saritua izan zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button