ESZENA

Egunotan “Abian!” jaialdia, Donapaleun

Euskal Elkargoak bi eguneko (hilak 24 eta 25) hitzordua antolatu du artea, dantza, antzerkia eta bestelako proposamenak biltzeko eta herritarren artean zabaltzeko asmoz.

Aurreko urteetan Uztaritzen, Bardozen, Bidaxunen eta Saran antolatu da jaialdia, eta aurtengo Abian! festibala Donapaleun izango da. Ekimenean honako hauek aurkezten dira: “lurraldean egonaldia egin duten artisten ikuskizunak, bitartekaritza proiektuen emaitzak eta hemengo edo kanpoko konpainien bihozkadak”.

Antolatu diren ikusgarrien artean, euskarazko bat nabarmendu behar dugu: Axut! konpainiaren Amua izeneko antzezlana.
Zer kontatzen da obra horretan? Hauxe: “Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elgar asko maitatu dute, elgar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura, hezkuntza alde batera uztea, asteburu bakar batentzat bada ere. Askatasunaren utopia azkenekoetan dela erran izan zaigu hainbatetan, baina, maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?”

Antolatu diren beste hitzorduen gaineko zehaztasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button