LITERATURA

Juan Gorostidik “Zazpigarren heriotza” kaleratu du

Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan aurkeztuko du gaur Erein argitaletxeak Juan Gorostidik izkiriaturiko Zazpigarren heriotza. Juan Kruz Igerabide idazlea eta Inazio Mujika editorea izan dira bertan lana behar bezala aurkezteko.

Memoria eta testigantzatik haratago doan lana, politika eta bizitza uztarturik bizi dituen protagonistaren ahotsa.
Non nengoen eta zertan nenbilen ni zure adinean? galdera horrentzako erantzuna bilatuz alabari igorritako gutun batekin abiatzen du Juan Gorostidik izkribu hau, noiz eta 2011ko udazkenean, ETAk bere jarduera armatua behin betiko amaitzearen erabakia plazaratu zuen biharamunean.
Telebistako saioetan edo kazetarien berrietan aurkituko ez duzun historia bat kontatu behar dizut, esaten du idazleak. Eta bide batez, erabateko gaurkotasuna duten gaien inguruko gogoeta egiten du, beranduegi eta berriro hitzik gabe geratu baino lehen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button