IKUS-ENTZUN

"Burp!" eta The Sparteens taldea "Rencontres sur les Docks" festibalean izango dira

Rencontres sur les Docks jaialdia apirilaren 14tik 17ra bitartean egingo dute Baionako L'Atalante eta L'Autre Cinéma aretoetan. Horren harira, gaualdi berezia antolatua dute apirilaren 14an, euskal sorkuntza gaztearen inguruan.

Horrela, 19:00etan Myjok ekoizpen etxeak ETB3ren bitartez zabaltzen duen Burp! telebista saioaren atal bat aurkeztuko dute, Maiana Agorrody eta Jokin Etcheverria egileen presentzian. 20:00etan berriz, musikaren txanda izango da, The Sparteens ye-ye taldearen emanaldiarekin.

EKE Berriak-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button