BERTSOTAN

“Bertsolaritza, zer da hori?”

Araba bertsozaletzeko proiektuaren barruan hainbat saio eta hitzaldi burutzen ari dira lurralde horretako hainbat herritan. Arabako Bertsozale Elkarteak akuilu lana egiten du, bertsolaritza, euskara bezala, ezezagunagoa izan dadin Arabako txoko askotan. “Bertsolaritza zer den, nolakoa den, ze aukerak dituen eta ze errealitate bizi duen eragile ezberdinei ezagutzera ematea garrantzitsua delako”

Ondorengo hiru ekintza hauetan kontzentratzen da Araba Bertsozale egitasmoa:
-Bertso-saio gutxi egiten diren eskualdetan edo herrietan bertsozaletzeko saioak egitea. 14 bertso-saio programatuta daude gabonak aurretik. Hala nola Langraiz, Argantzon, Zalduondon, Amurrio, Murgia, Korres…
– Arabako kultura, euskara eta jaietako eragile ezberdinengana bertsolaritzaren aukerak azaltzea. Arabako zortzi eskualdeko eragileekin harremanak mantentzen dira.
– Bertso-eskolarik ez dagoen eskualdetan edo herrietan bertsozaletzeko bertso-tailerrak, hitzaldiak… proposatzea. 2014an 20 hitzaldi emango ditu Ruben Sanchezek euskaltegiko taldeekin

Horiexek dira aste honetan bertan Arabako herri batzuetan garatuko direnak. Hala, astelehenean, Maeztun izan zen Ruben Sanchez Bertsolaritza, zer da hori? izeneko hitzaldia botatzeko.
Bihar, ostegunean, Argantzun egongo da, 18:30ean. Bertso-tailerraren ondoren bertso-poteoa egingo da. Eta ostiralean, Laudioko Kultur etxetik ere pasatuko da Ruben, hitzaldi bera egiteko.

Beste aldetik, larunbatean eta igandean bertso saioak izango dira Urizahar eta Kanpezun, hurrenez hurren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button