IKUS-ENTZUN

Familiaren ohorea zaintzeko

Gaur, otsailak 8, 19:30ean eta Elorrioko Iturri Kultur Etxean, Hileko dokumentala saioa egingo dute Armairuan (Sophia Luvarà, Herbehereak, 2015) filmarekin. Filmak hainbat sari jaso ditu Berlinalen, Belfast Film Festivalen, HRWFF New Yorken, eta Herbehereetako IDFAn.

Filmak Txinako gizartearen erroturik diren tradizioak hautsiko dituzten egoera sexual pertsonalez ari da. Homosexualitatea onartezina den gizartean Andyk eta Cherryk gurasoen espektatibak betetzeko ahaleginak egingo dituzte. Andyk, Shangain bizi den arrakasta handiko arkitektoak, homosexuala dela esatea erabaki du. Aitak, lotsatuta eta desengainatuta, familiaren ohorea zaintzeko andre batekin ezkontzera bultzatuko du. Cherryk, homosexual batekin ezkondua, ume bat adopzioan hartzea behar du, bere amaren exijentziak betetzeko eta gizartearen aurrean itxura gordetzeko. Andy eta Cherry besteen aurrean itxurakerian bizi dira bizitza normala dutela erakutsi behar baitute, eta horrek txinatarren balore-sistema ebidentzian uzten du. Etsita baina nekaezinik, gazte hauen kemenak Txina modernoa eta gaztea erakusten digu, askatasun espazio baten bila ari dena tradizioaren baloreak errotuta dituen gizarte batean.

Sophia Luvará Bioteknologia Mediko Masterrean ohorez graduatu bazen ere, 2007 urtean ikasketak alde batera utzi eta Londresera joan zen bere pasioa burutzera: dokumentalak egitea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button