BERTSOTAN

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala

Etzi, martxoak 24, jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Zortzi bertsolari arituko dira lehian. Horretaz gainera, finaleko lehen lau sailkatuek Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartuko dute.

Julio Soto da Nafarroako txapela janzteko faboritoa. Berarekin batera ondoko zazpiak arituko dira: Xabier Silveira, Erika Lagoma, Jon Barberena, Eneko Lazkoz, Eneko Fernandez, Oskar Estanga eta Aimar Karrika.

Orotara, 31 bertsolariren partaidetzarekin hasi zen txapelketa iragan otsailaren 2an. Orain zortzi baino ez dira gelditzen, zortzi finalistak. Orain dela bi urteko finalarekin alderatuta, hiru bertsolari berri izango dira Anaitasunako finalean: Erika Lagoma, Aimar Karrika eta Eneko Fernandez. Aipatu behar da, Lagomak 2006tik 2009ra bitarte lau finaletan izan zela.

Finalarekin loturiko xehetasun guztiak nafarroakotxapelketa.com webgunean daude jasota.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button