ARTEA

Muturreko matxismoaz jabetzeko modu berriak

Gaur goizean, aurkezpen ekitaldi interesgarri eta asaldagarri batean, Azkuna Zentroak Alex Rigolaren Macho Man Artefaktu dramaturgikoa aurkeztu du. Martxoaren 2tik 15era bitartean ikusi ahal izango den Macho man muturreko matxismoaz jabetzeko modu berriak bilatzen dituen antzerki-dokumentu instalazioa da, eta arte eszenikoen, plastikoen, psikologiaren eta dokumentazioaren hibridazioa da.

HeartBreak Hotel konpainiaren produkzioa da Macho Man, Alex Rigola dramaturgoaren azken proposamena, matxismoaren biktima potentzial guztiekiko enpatia bilatzen duena.
Rigolak azaldu du proposamenaren arrazoia: “guztiok gara matxistak, gizon guztiak, eta zerbait egin behar nuela sentitu nuen behin. Horrexegatik, datuak eta estatistika harrigarriak kontuan hartuta, instalazio bat egitea bururatu zitzaigun, jendearen aurrean pairatzen dugun matxismoaren errealitate gordina zertan den erakusteko”. Dramaturgia kolektiboki garatu da, Ferran Dordalek, Alba Pujolek, Irene Vicente Salasek eta Alex Rigolak berak osatutako taldearekin. Instalazioan, aretoetako batean, “ikuslea genero-indarkeriaren biktimen argazkiz inguratuta dagoela, sortzen den inpaktu emozionalak argi azaltzen du erabaki hori: hor, dagoeneko ez dauden beste gorputz batzuen aurrean, enpatia berehalakoa da. Efektua desberdina izango zen borreroak erakutsiz gero.”

Antzezle eta biktima baten ahotsak gidatuko ditu bisitariak artefaktu dramaturgiko honen ibilbide labirintikoan, eta prozesua erabat beldurgarria da, erakusten den guztia egia baita. Inpaktu handiko proposamena da Macho Man, 12 gelatan osatutakoa, “amaieran beste gela bat ezarri dugu deskonpresio moduko zerbait egin ahal izateko, ikuslea apurtuta ateratzen baita”.

Alex Rigolak esan du Macho Man esperientzia eszeniko interaktiboa dela, “Proiektu honekin, bide berriak bilatzen ditugu muturreko matxismoaz kontzientzia hartzeko, arte eszenikoetako, arte plastikoetako, psikologiako eta dokumentazioko jakintzak bateratuz. Ikusleak aktibatu nahi ditugu, dokumental, informazioko flyer edo erakusketak batek egingo lukeen horretatik harantz joz”. Emozioak iraultzen dituen bidaia da, ikusleak emozionatzen dituena, “jendea uste genuena baino hunkituago ateratzen da”.

Macho Man hezkuntza-esperientzia ere bada, eta horregatik, ikastetxeetara zabalduko da, gazteak badirelako etorkizuneko biztanleak, kontzientzia hartuta egoera eta izurrite nazkagarri hori alda dezaketen bakarrak. Indarkeria mota hori desagertu egin behar da, eta hori egiteko “modurik onena hezkuntzaren bidez izango da”.

Gogoratu, martxoaren 2tik 15era, Macho Man, Azkuna Zentroan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu