IKUS-ENTZUN

“El Mayorazgo De Basterretxe” filma zuzeneko musikarekin jantzia, Donostian

Donostiako Kresala zineklubak emanaldi berezia egingo du gaur, Antzoki Zaharrean, 19:30ean. Hala, Kresala Elkartearekin lankidetzan, Mauro eta Victor Azconak 1928an estreinatutako El Mayorazgo De Basterretxe filma pantailaratuko da, 19:30etik aurrera.

Emanaldia, gainera, zuzeneko musikarekin jantziko dute Ana Belén García (pianoa eta ahotsa) eta Thierry Biscary (perkusioa eta ahotsa). Proiekzioa Donostia Kultura eta Euskal Filmotekaren babesarekin ondu dute.

Euskal filmografiaren baitan osorik gordetzen den zine mutuaren garaiko fikziozko film luze bakarra da; 53 minutu irauten du. Pelikulak Basterretxe baserria lortzeko asmoz gertatuko diren familia eta herrikideen arteko liskarrak kontatzen ditu, tartean, hilketa bat.

Informazio gehiago: kresalazinekluba.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button