IKUS-ENTZUN

Capitalism, a love story

Bilboko FAS zineklubak, Michael Moore zinemagilearen Capitalism, a love story filma proiektatuko du gaur, 19:45ean, Indautxu Plazako El Carmen aretoan.

Dibertsioa eta matxinada dira zinemagileak bere azken dokumentalaren ikusleen artean lortu nahi dituen bi gauzak. Capitalismo, a love story, gaur egungo munduan gertatzen ari den krisira eraman gaituen sistema ekonomikoari kritika zuzena eta krudela da.
Filmak kapitalismoaren ondorioak berrikusten ditu banan-banan, eratu den pobrezia berriaren arduradunak adierazten ditu eta zenbait konponbide proposatzen ditu.

Politikoak, bankariak, ekonomistak… Mooren kamarari aurre emango diote. Zuzendariak euren etxeetatik kanporatuak izan diren familien egoera tragikoa aurkezten du gordintasunez eta baita euren langileen heriotzarekin dirua irabazten dituzten enpresen lotsagabekeria eta besteen miseria aprobetxatuz onura bilatzen dituztenak ere.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button