MUSIKA

“Mojo Workin” eta soinu beltzak asteburuan

Asteburu honetan, martxoaren 20an eta 21ean, Donostiako Gazteszena aretoan, musika beltzak (soul, rhytham and blues, ska…) ardatz dituen Mojo Workin jaialdiaren seigarren edizioa egingo da.

Antolatzaileek soul kantari klasikoak ekarri dituzte aurten Gipuzkoako hiriburura: ostiralean, AEBetako Philadelphia hiritik etorriko den Dee Dee Sharp kantari eta New York hiriko Maxine Brown soul kutsuko abeslariak arituko dira. Lehenengoak estilo gordinagoa jorratzen du; bigarrenak, berriz, landuagoa.

Larunbatean, Mable John-ek blues doinuak jorratuko ditu, eta Motown soul diskoetxe mitikoan aritutako The Velvelettes laukoteak doinu klasikoak haizatuko ditu.
Aipatutako abeslari guztiek House Band taldearen laguntza izango dute agertokian.

Kontzertuez gainera, estilo beltzetan adituak diren disko jartzaileak ere izango dira: Lluis Cardenal (Girona), Lee Miller (Britainia Handia) eta Dr. Punko (Donostia), besteak beste.

Informazio gehiago: guregauza.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button