LITERATURA

Nafarroako I. Liburu Azoka egunotan izango da

Nafarroako I. Liburu Azoka maiatzaren 28tik ekainaren 6ra bitartean egingo da Iruñean, Tuteran, Lizarran eta Elizondon.

Azokak bere ateak zabalduko ditu Iruñako Gazteluko plazan, maiatzaren 28an, ostirala, 10:30ean, aurkezpen batekin, eta 12:00etan Idazleen Nafarroako Elkarteari eginiko omenaldi batekin, Pepe Alfaro autorearen presentziarekin kontatuz. Arratsaldez, 17:00etan, Gerraren aurkako hitzak ekitaldia ospatuko da, eta 19:00etan, poesiaren aurkezpen kolektibo bat antolatu da, Irati Iturriza, Rocio Wittib eta Sebastian Tabernaren eskutik.
Ekainaren 1ean, asteartea, jardunaldia hasierako literatur tailerraren ondoren, bi mahai-inguru ospatuko dira: Eguneroko fikzioa edo prosa: errealitatea liburuen bitartez begiratzeko hiru modu, eta Edizioa euskeraz Angel Erro, Lander Majuelo eta Irati Goikoetxearekin.

Hurrengo egunotan ere gauza interesgarriak izango dira, tartean, Bixente Serrano Izkoren liburuaren aurkezpena; Katakrak argitaletxearen liburu-aurkezpenak; edo Izurri garaietan irakurri eta idaztea, Patxi Irurzun; Jon Aramendia; eta Sandra Iraizozekin; Elizondon, ekainaren 3an, aurkeztu eta izenpetuko da Baginen liburua, Cira Crespo eta Elena Ziordiaren eskutik, 18:30ean, Baztango Liburutegian.

Nafarroako I. Liburu Azokaren eguneroko ordutegia 10:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da.

Egunez eguneko programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button