MUSIKA

Musika-banden nazioarteko jaialdia aste honetan, Iruñean

Musika-banden nazioarteko IFOB jaialdia ekainaren 12tik 16ra bitartean  antolatu dute Iruñean. La Pamplonesaren mendeurrenaren ospakizunen harira antolatu den jaialdian hitzaldiak, eskola magistralak, eta instrumentu azoka bat ondu dira musika-banden kontzertuez gain.

40 musika emankizun baino gehiago izango dira hortaz, asteazkenetik aurrera Iruñean, horien erdia nazioarteko artista eta taldeen eskutik. Gainera, horietako 30 emanaldi, kalean izango dira, esaterako, larunbatean, ekainaren 15ean, 19:00etatik aurrera erdigunean egingo den banden desfilea. Bertan, La Pamplonesa Udal Bandak beste 60 bandarekin batera zezen plazan emango duen kontzertua izango da, zalantzarik gabe, iruindarren ikuskizun esperoena.

Kontzertuez gain, 30 hitzaldi, 20 eskola magistral eta Baluarte Jauregian antolatutako instrumentu azokak osatuko dute jaialdia.

Hitzaldiak eta eskola magistralak ospe handiko adituen eta artisten eskutik izango dira, besteak beste, Javier Bahon, Teresa Catalan, Johan de Meij edota Jose Rafael Pascual Vilaplana izango dira hizlari gonbidatuen artean. Eta  eskola magistralak emango dituzten artisten artean,  Sarah Willis, Nury Guarnaschelli, Roman Rinderberger edota Gerhard Füssl egongo dira.

Informazio osoa, IruñaKulturada webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button