LITERATURA

Klasikoak eta berriak argitaraturik

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak EIZIEkin, Literatur Ondare Unibertsaleko obra nagusien Bilduma osatzen duen Literatura Unibertsala saileko 155. eta 156. argitaratu berriak dira. Gaur bertan, martxoak 8, aurkeztuko dituzte Donostian.

Joan  den abenduan eman zitzaion hasiera sailaren aldi berri honi Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeon lankidetzarekin.

Oraingoan, Alain-Fournier idazlearen Meaulnes handia lanak (Monika Etxebarriak itzulita) ikusiko du argia. Lan hau frantsesezko eleberri irakurrienetakoa da  eta dagoneko  klasiko bihurturik dago.
Honekin batera, Pedro Calderón de la Barcaren Bizitza amets lana ere kaleratru da. Kasu honetan itzulpen lanak egiteko ardura hartu duen egilea Xabier Payá izan da. “Literatur mugimendu barrokoari atxikitzen zaion lana, 1635ean estreinatu zen eta Pedro Calderón de la Barca autore espainiarraren antzerki-obra ezagunenetako bat da”.

“Txartel bat (des)herrira”

Beste aldetik, gaur bertan ere, Garazi Goia (idazlea) eta Xabier Mendiguren (editorea) bikoteak, lehenaren Txartel bat (des)herrira izeneko obra aurkeztu dute Donostian.

“Maitasun istorio bat, paperezko hegazkinetan bidalitako hitzak, bizitzako erabakiak, 1937ko gerrako bonba hotsak, erruarekin pozoitutako oroitzapenak, haurren negarrak, inoiz kontatu gabeko sekretuak, berridatzi ezin diren iraganeko kapituluak…”
Horiek guztiek osatzen dituzte istorio honetako protagonisten bizitzak, orain, herrira itzultzea beren esku dagoela badakitenean

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button