ARTEA

Maitasuna, sedukzioa, gatazka, deriba

Olga Mesa eta Francisco Ruiz de Infante artistek Carmen // Shakespeare. Desiraren iragarpenak izeneko erakusketa abiatu dute Gasteizeko Artium museoan. Maiatzaren 1era bitartean ikusi ahalko da maitasunaren gaiari heltzen dion erakusketa-labirinto hori.

Artium museoaren arabera “erakusketa gisa askotako instalazio eta bideo-instalazioren muntaketa konplexu eta labirintozkoa da, eta maitasunaren gaia jorratzen du fikziozko arketipo batetik (Carmen) eta egiazko beste batetik (Shakespeare) abiatuta”.
Erakusketa lau gunetan antolatuta dago, eta maitasunaren gai orokorraren barruan, gune bakoitzean azpi-gai bat jorratzen da: sedukzioa, gatazka, deriba eta, azkenik, heriotza,… Erakusketarekin batera zenbait ekintza burutuko dituzte egileek: performanceak, hitzaldiak, eszena-muntaketa…

“Desiraren iragarpenak erakusketak kontakizun mitiko, poetiko eta eguneroko bat eraikitzen du. Ibilbide espazial eta denborazko txit dramatizatu baten eran planteatua, zenbait aldiz piztuko da jarduera gauzatzaileen bidez. Horretarako bisitariaren irudia, haren gorputza, mugimendua, oroimena… garrantzitsuak dira. Labirintoaren, organismo konplexu baten, barrenera egindako paseo itxuraz gidatuak itzalak, argiak, irudiak, islak eta zaratak sortzen ditu, azkartzea, atzera itzultzea eta kontenplaziorako gelditzea eragiten dutenak”.  

Olga Mesak eta Francisco Ruiz de Infantek Hors Champ // Fuera de Campo elkartea osatzen dute. Olga Mesa (Avilés, 1962), koreografo eta ikusizko artista, dantza garaikidearen irudi garrantzitsuenetako bat da Espainian. Francisco Ruiz de Infante (Gasteiz, 1966), berriz, artista multimedia da. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button