IKUS-ENTZUN

Hala Bedik “30 Urte Kolpez Kolpe” proiektatuko du berriro

Estreinako emanaldiak “izandako arrakastaren ondorioz”, Hala Bedi Irratiak 30 Urte Kolpez Kolpe dokumentala proiektatuko du berriro ostegunean, azaroak 20, Gasteizko Florida zine-aretoan, 20:30ean.

Liburu bat ere argitaratu dute, 30. urteurrenaren harira. Liburu hori ere ostegunean aurkeztuko dute Gasteizko Gaztetxean. Ekitaldian liburuaren egile Iker Saenz de Argandoñak parte hartuko du, irratiko zenbait kide historikorekin batera. Liburuak, hain zuzen ere, dokumentala jasotzen duen DVDa ere izango du.

Aipatutako dokumentalaz eta liburuaz gain, Hala Bedik makina bat euskal abesti ezagunen bertsiorekin ondutako CD bilduma ere argitaratu du. Honatx kantuen eta taldeen zerrenda: Johnny & Joseph, Kolpez kolpe (Kortatu) featuring Fermin Muguruz; The Allnighters, Cuidado (Eskorbuto); SextySexers, Zkratx (Niko Etxart); Hesian, Amets bat (Alaitz eta Maider) featuring Alaitz eta Maider; Anai Arrebak, Barkatu ama (M-ak); Indarrap, Pakia beyau (Gozategi); Gari, Mundo muerto (RIP); Betagarri, Rula (Potato); Ortophonk, Tu alucinas (La Polla Records); Izaki Gardenak, Ene begiek (Ruper Ordorika); Bronze, Hegal egiten (Itoiz); Neubat, Zipaioen matxinada (Negu Gorriak); Sumision City Blues, Artzai ona (Zuloak); Willis Drummond, Pakean utzi arte (Hertzainak); eta, azkenik, Xabier Montoia, Plastikozko janariak (BAP!!).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button