LITERATURA

Mundu handi eta unibertsalari buruz berbetan

Joan den astean Edu Zelaieta idazleak Mundutik mundua izeneko liburu berria aurkeztu zuen, Pamiela argitaletxeko lagunekin batera. Zutabegile gisa egindako lanarekin lotuak daude liburu honetako kronikak.

Karmele Jaio idazleak honakoa esan du lan berriaz: “Orduan konturatu naiz Eduren testuak irakurri bitartean barruan sortu zaidan sentipen bat argitu didala alabak. Irakurketarekin barruan sortzen ari zitzaidan argazkia errebelatu egin du nahi gabe, berriz modan jarri diren Polaroid horietako batekin bezala. Zergatik iruditzen zaigu handia, zergatik maiuskulaz idatzi beharrekoa, gure egunerokotik urrun dagoena, azkenean ume baten eskuetan kabitzen bada? Eta zergatik deitzen diogu mundu txikia gure inguruan dagoenari, urrun dagoena baino askoz handiagoa ikusten badugu? Bere mundutik idatzi du Eduk, munduaz. Eta idazleen eginbeharra hain zuzen hori dela gogorarazi digu; gertu izanagatik txiki deitzen diogun horren berri ematea dela, alegia, idazleak mundu handi eta unibertsalari buruz hitz egiteko duen modu eraginkor bakarra”.

Zelaietaren dira Jendakiak urruneko familiatan (2002), Mugaldekoak (2004), Aldaira urdinak (2010) eta Ispilu biluziak (2016). Mugaldekoak taldean ere aritzen da, eta hiru disko publikatu ditu literaturaren eta musikaren arteko uztardura baliatuta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button