IKUS-ENTZUN

“Zuk” dokumentalak Zinexit zinemaldia itxiko du gaur

Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolatutako Bizikidetzaranzko VIII. Zinema Erakusketaren barruan (Zinexit) Zuk dokumentala eskainiko da gaur. Azkuna Zentroko Golem zinema aretoetan izango da 19:30ean, jaialdia itxiko duen azken emanaldi hori.

Zinexit-en amaierako programak, sufritzen dutenen alde lanean diharduten erakunde eta lagunen elkartasuna islatzen duten bi dokumental bilduko ditu gaur. 50 feet from Syria (“A 15 metros de Siria”) dokumentalak emango dio hasiera emanaldiari. Filmak Hisham Bismar siriar-iparramerikar zirujauari jarraitzen dio, Siriako guda zibileko biktimei laguntzeko, Turkia eta Siriaren arteko mugara egingo duen bidaian zehar.  Skye Fitzgerald-ek zuzendu eta ekoitzi du dokumental hau.

Horren ostean, Zinexit-ek Zuk izeneko dokumentalaren estreinaldia aurkeztuko du. Obra horretan, milaka lagunek sufritzen duten hondamendi humanitarioari aurre egiteko CEAR-Euskadi, Zaporeak, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Salvamento Marítimo Humanitario erakundeetako boluntarioek egiten duten lanaren lau adibide erakusten dira.

Ohikoa denez, Zuk proiekzioaren ostean solasaldia izango da dokumentaleko zuzendari eta protagonistetako batzuekin.

Zinexit-ek jarraipena izango du datozen egunotan Euskal Herriko beste txoko batzuetan, hala nola, Getxo, Gasteiz, Barakaldo eta Basauri. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button