MUSIKA

Mikey General jamaikarra, Txapel Reggae jaialdian

 

Reggae zaleentzat aski ezaguna den Txapel Reggae jaialdiaren edizio berri bat egingo da, larunbatean, uztailak 19, Armintzako portuan. Izan ere, 1990. urtean egin zen jaialdiaren estreinako edizioa eta harrezkeroztik, udako klasiko bihurtu da soinu tropikalen jarraitzaileentzat.

Jaialdian parte hartuko duten artisten harira, Mikey General jamaikarra eta Conscious Sounds britainiarra dira izen azpimarragarrienak. Musikari jamaikarra Forward Ever Band talde madrildarrarekin arituko da; Dougie Wardrop ekoizleak zuzendutako Conscious Sounds, berriz, King Generalekin izango da agertokian.

Euskal ordezkaritza ere nabarmentzekoa da: Glaukoma, Skakeitan eta Orabai Perkusioa. Horrekin batera, estatuko artistak ere gehitu dira jaialdira: Sr. Wilson, Thunder Clap Sound System-arekin; Irie Souljah katalana, eta, amaitzeko, Malaga Youth andaluziarrak.

Bideoan, Mikey General jamaikarrak Londresera iritsi bezain laster, Txapel Reggae jaialdiari egin dion agurra ikus eta entzun dezakezue:

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button