LITERATURA

“Ni gaztea nintzenean” narrazioen XVI. lehiaketa

Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Sailak, Ni gaztea nintzenean narrazioen XVI. lehiaketa deitu du. Lanak aurkezteko epea apirilaren 24an amaituko da.

Nahi duten egile guztiek parte har dezakete modalitate hauetan: A kategoria, 18 urtera arte; B kategoria, 19 urtetik 30 urtera; C kategoria, 31 urtetik 55 urtera; eta D kategoria, 56 urtetik gora.

Partaide bakoitzak gehienez narrazio bi aurkeztu ahal izango ditu, euskaraz zein gaztelaniaz; eta gehieneko luzera bost foliokoa izango da. Lehiaketan parte hartzen duten lan guztiak hiruna kopiatan aurkeztu beharko dira. Idazlanek izenburua edo izengoitia soilik eduki beharko dute, egilea identifika dezakeen xehetasunik gabe. Kartazal itxian, egilearen datuak sartuko dira (izena, abizenak, helbidea, adina, telefonoa eta, posiblea bada, posta elektronikoa). Kartazalaren kanpoaldean idazlanaren izenburua edo izengoitia eta zein kategoriari dagokion jarriko da.

Kultur Leioan aurkeztu beharko dira, norbera bertaratuz edo posta bidez (Jose Ramon Aketxe plaza 11 – 48940 Leioa, Bizkaia).

Sariak, ekainaren 12an banatuko dira, 19:00etan, Kultur Leioan. Maila bakoitzean, honako sariak emango dira: 1. saria, 250 euro, garaikurra eta diploma; eta 2. saria, 125 euro, garaikurra eta diploma.

Datu guztiak hemen kontsultatu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button