LITERATURA

Pako Aristik “Urari Ostutako Poemak” errezitatuko ditu

Pako Aristik oraintsu argitaratu du Urari Ostutako Poemak (Susa); bada, bihar, hilak 6, Durangoko Hitz liburu-dendan egingo du poemategi horren inguruko errezitaldia, 19:00etan. Hilaren 12an, halaber, Pasai Donibaneko Victor Hugo etxean izango da, 20:00etan. 

“Bosteraino kontatzen jakitea aski zait bizitza ulertzeko. Bost: nire bakardadeak dira bost. Lau: nire lagunak dira lau. Hiru: nire ilusioak dira hiru. Bi: nire amodioak dira bi. Bat: heriotza da bat eta bakarra”. 
Gogoetak barreiatuz eta istorioak kontatuz, bidaia samur bat eskaintzen du Pako Aristik, anekdota xumeetatik abiatu eta unibertsoaren neurrira eginak gaudela deskubritu arte. 
Poetak egina dauka hautua: ezer gabe jaio zena ezer gabe joango den promesa.

Urari ostutako poemak liburu berria jendaurrean aurkeztu aurretik sarean eskaintzen du Susak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button