LITERATURA

Mikel Pagadizabalek irekiko du “Berrirakurtzen” zikloa

Mikel Pagadizabal aktoreak hasiko du Berrirakurtzen zikloaren bigarren edizioa, gaur, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 19:30ean. Robert Lous Stevenson idazlearen Altxor uhartea liburu abenturazale klasikoa berrirakurriko du Pagadizabalek.

Zikloaren ardatza irakurketa da, irakurketa berezi bat. Hilero norbait gonbidatuko dute Donostiako KM Kulturunera eta hark aukeraturiko liburuaren berrirakurketa bat, formatu librean, aurkeztuko du, zer iradoki dion partekatzeko. Beñat Sarasola eta Jon Benito izan ziren Berrirakurtzen zikloaren sustatzaileak, Memory Dump kolektiboaren izenpean.

Pagadizabalen ondotik berrirakurketa hauek etorriko dira: otsailak 26, Ixiar Rozas, Ser americanos (Gertrude Stein); apirilak 23, Rafa Berrio, Vitrina pintoresca (Pío Baroja); maiatzak 28, Lorea Agirre. Historia universal de Paniceiros (Xuan Bello); eta,amaitzeko, ekainak 18, Jakoba Errekondo, Deabruaren hiztegia (Ambrose Bierce). Azken saio hori Alderdi Ederreko lorategian egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button