IKUS-ENTZUN

“Zinema Euskaraz” programarako laguntzak

Aretoetan eta zirkuitu alternatiboetan euskarazko filmen merkataritzako estreinaldiak bultzatzeko ekimenak laguntzeko programa da abiarazi dena Zineuskadi Elkartearen bidez. Eskaerak otsailaren 20tik apirilaren 20ra aurkeztu beharko dira.

Laguntza horren bidez, euskarazko filmen eskaintza bultzatu nahi da merkataritza aretoetan eta zirkuitu alternatiboetan (fikzioa, dokumentala eta animazioa) euskaraz bikoiztu edo azpititulatutako estreinaldiak sustatzeko. Euskarara bikoiztu edo azpititulatu diren bertsioen promoziorako 3.000 euro bideratuko dira gehienez.

Edozein enpresek, profesionalek edo ikus-entzunezko sektorearekin lotutako elkartek laguntza horiek jaso ahal izango dituzte.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button