IKUS-ENTZUN

Fritz Langen “Metropolis” filmaren musika zuzenean entzuteko parada

Bihar, maiatzaren 31n, 19:30ean, Arriaga Antzokian, BOSek zuzenean interpretatuko du Fritz Langen Metropolis filmaren musika. Film hori zientzia fikziozko zinearen ezinbesteko klasikoa da.

Blade Runner edo Star Wars film arrakastatsuetan Metropolis ikonikoaren zantzuak eta eraginak topa daitezke. Arriaga antzokiaren arabera, “Fritz Langen film ezagunaren edertasuna are eta nabarmenagoa da Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) eskainiko duen interpretazioari esker. Gottfried Huppertzek idatzitako Jatorrizko Soinu Banda eskainiko du, oraingoan ere, iaz bezala, Nacho de Paz maisuaren musika zuzendaritzarekin. Huppertz oso erlazionatuta egon zen Fritz Langekin eta zine espresionista alemanarekin orokorrean, izan ere, mugimendu horretako zenbait filmen musika idatzi zuen, Die Nibelungen (Fritz Langena) serie fantastikoa osatzen duten bi filmena edo Zur Chronik von Grieshuus (Arthur von Gerlachek zuzendutakoa) lanarena, besteak beste. Baina, inolako zalantzarik gabe, arrakasta nagusia eta aintzatespena Metropolis filmeko musikari esker lortu zituen”.

Zine eta musika zaleentzat ezinbestekoa den hitzordua Arriaga Antzokian izango da, bihar ostegunean. Gainera, ikuskizun honetan bertsio luzea eskainiko da, “espresionismo alemanaren adierazle nagusiaz, kultuzko lanaz eta historian eragin handiena izan duen filmetako batez”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button