LITERATURA

Uxue Alberdik “Jenisjoplin” eleberria aurkeztu du

Uxue Alberdik (Elgoibar, 1984) bere bigarren nobela, Jenisjoplin (Susa), aurkeztu du gaur goizean, Donostian. Argitaletxeak jakinarazi duenez, “nobelaren izenburuak Nagore Vargas pertsonaia nagusiari egiten dio erreferentzia, bere aitak Jenisjoplin deitzeko ohitura baitauka”.

Eleberriaren protagonista emakume grinatsua da, borrokalaria, gaztetan jarrera kritikoa eta agintearen kontrakoa erakutsi duena. “Nagore Vargas (nobelako protagonista), gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekin borrokatzera ohitua: autoritatearen kontra, benetakotasunaren bila, desafioek inarrosirik, presaka maitatzen, bortizkeriari artez begira, arriskuari deika, edozertarako prest”.

Vargasek gaztaro intentsua biziko du Bilbon, eta gatazka, gorputza eta abentura izango dira bere bizitza gartsuaren ardatzak. “Klasearen, aberriaren eta sexuaren izenean nork bere amorrua bizkortzen zuen garaiak gozatu zituen Nagorek. Baina orain, 2010eko irailean, 28 urte dituela, Artxandan dago Libre irratiko hiru lagunekin, azken bilkura moduko bat antolatu dute, jakinaren gainean segika dituztela txakurrak, preso hartuko dituztela ziurrenik eta itxi egingo dutela irratia”.

Alberdik, beste nobela bat, Aulki-jokoa (Elkar, 2009) eta bi ipuin-liburu, Aulki bat elurretan (Elkar, 2007) eta Euli-giro (Susa, 2013) argitaratu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button