IKUS-ENTZUN

Huhezinemaren 17. edizioa martxan dago

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia datorren urteko urtarrilaren 24, 25 eta 26an izango da Aretxabaletako Arkupe aretoan. Orain, film laburrak aurkezteko epea zabalik duzue azaroaren 27ra arte.

Jaialdiaren helburua, “Euskal Herriko sortzaileen film labur eta bideoklipak plazaratzea da eta bide batez, lanik onenak saritzea, euskal zinemagintzari bultzada emanez. Inaugurazio ekitalditik hasi eta Huhezinema saria banatu arte, jaialdiak esperientzia aberasgarria eskainiko du ikusleentzat. Hiru egunez, ikusleak hunkitu, inspiratu eta entretenitzeko moduko film laburrak ikusgai jartzeaz gain, beste hainbat ekimen antolatuko dira; zinemarekiko grina ospakizun kolektibo bihurtuz. Urtero indartu da ekitaldia eta gaur egun, zinemazaleentzat ezinbesteko hitzordua dugu Huhezenima.”

Parte hartzen dutenen artean, Huhezinemako lantaldeak onenak aukeratuko ditu jaialdian zehar pantaila handian erakusteko. Edizio honetan, azken urteetan kolaboratzaile izan den HAZI erakundearekin lankidetza sendotuko dute eta 4.000 euro baino gehiago banatuko dituzte saritan. Huhezinema sari nagusiak 800€ banatuko ditu.

Ondorengo estekan dituzue sail eta sari guztien oinarriak zein beharrezkoa den informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button