IKUS-ENTZUN

“Unikoak” film laburren lehiaketa, EHUn

EHUko Bizkaiko Campuseko graduetako ikasleek euskararekin duten engaiamendua erakusteko, eta euskararen eta euskal kulturaren aldeko lanak bultzatzeko, Unikoak Film Laburren III. Lehiaketa antolatu da.
Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 31tik irailaren 30ra arte izango da.

Lanak bakarka zein taldeka egin eta aurkeztu ahal izango dira, baina egile guztiak Bizkaiko Campuseko ikasleak izango dira, eta graduren batean matrikulatuta egon beharko dira 2023/2024 ikasturtean.

Aurkeztutako lanek gehienez 15 minutuko iraupena izango dute, eta film laburrak originalak eta argitaratu gabeak izango dira.

Bi sari banatuko dira: lehenak 600 euro izango ditu eta bigarrenak 400euro. Eta lehiaketaren irabazleak aukeratzeko lanaren originaltasuna, alderdi tekniko zaindua izatea, eta euskarari edo euskal kulturari buruzko mezu eraikitzailea erakustea.

Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button