ARTEA

Marrazkigintzarako bertutea baino gehiago

Victor Sarriugarteren lanak jarri dira ikusgai Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren aretoan. Lanok,  apirilaren 25etik uztailaren 20ra bitartean ikusi ahalko dira.

Hausnarketa bat egiteko proposatu du artistak, orainetik abiatuta, barne ahanztura gainditu, eta iraganera iritsi arte. Hasiera batean, errealitatea irudikatzeko moduak ziren marrazkigintza eta dantza; barne-adierazpena eta talde komunikazioa errazteko baliabideak. Artearen bi diziplina horietan, errealitatea eta adierazpena elkarren eskutik doaz. Horrela, bada, komunikazio-adierazpide diren aldetik, egunerokoaren erritu bihurtu ziren aspaldi margoak eta dantzak.

Mitoak, erritu-adierazpide diren aldetik, errepikapenen eta birsortzearen bidez finkatu dira. Modu horretantxe ezarri dira, baita ere, antzinako gizaki aske nahiz bat-batekoaren kontzeptuak eta tribu-balioak. Garai hartako gizakiek sormen handiz hartzen zieten gaina batzuetan bortitz eta beti zaila izaten den naturari. Egun ere, mito eta erritu berriak sortzen jarraitzen du gizaki modernoak.

Victor Sarriugartek galdutakoaren irudia berreskuratzeko ahaleginetan murgildu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button