IKUS-ENTZUN

Bustamente Perkins-en filma eta kontzertua, Donostian

Donostiako musika dokumentalen nazioarteko zinema jaialdia iragan igandean, urtarrilak 6, hasi zen eta igandera bitarte, urtarrilak 12, iraungo du. Aurtengo zazpigarren edizioa da, eta zaleen ekarpenei esker gauzatu da.

Antolatzaileen arabera, “Azkenean, sinestezina zirudiena gertatu da. Hementxe dugu Dock of the Bay jaialdiaren zazpigarren edizioa. Eta aurten zuena izango da; bereziki, edizioz edizio aretoak betetzen dituzuen zaleona. Zergatik? Zuen ekarpenek egin dutelako posible jaialdiak aurrera egitea eta egun hau iristea”.

Gaur bertan, urtarrilak 9, sail ofizialeko bi film proiektatuko dira Trueba zine-aretoetan: 20:00etan, Bustamente Perkins (Pep Garrido eta Xesc Cabot, 2013, España), eta 22:00etan, halaber, KAMPSA. 20 Años de sueños y escombro (Dani Lopez, 2013, España).

Lehenengo filmak Bustamente Perkins Valentziako kantugilearen egunerokotasuna jasotzen du: “1979tik pop mediterraneoa gizatiartzen du, berotasun gaztearekin eta ibilera lasaiarekin”. 15 disko argitaratu dituen 62 urteko musikari valentziarrak, gainera, kontzertua egingo du Le Bukowski Klubean, 23:00ean.

KAMPSA. 20 Años de sueños y escombro filmak, berriz, Pasaia eta Donostia artean dagoen KAMPSA etxe okupatua du ardatz, etxe hori 1992an okupatu zuten: “Musika eta irristailuak bat eginda daude istorio honetan”.

Jaialdian, kontzertuak eta bestelako jarduerak ere izango dira. Egitarau osoa: dockofthebay.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button