BERTSOTAN

Laudion, Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 2. Topaketa

Laudion, Arabako 4 talde bildu ziren Arabako Bertso Kuadrilla artekoaz gozatzeko. Txandriotarrak (Arabar errioxa), Aizkorak Zorroztu taldekoak (Gasteiz), Errexalakoak (Gasteiz) eta Aiaraldekoak aritu ziren Aiaraldeko topaketan.

Handik bidali diguten kronika hauxe da: “Laudioko tabernetan ibili ziren lehenbizi, eta Basalarrina elkartean ondoren. Aizkorak zorrotz eta umorea nagusi. Kantuan Asier Rubio, Izar Mendiguren, Irati Anda, Ander Solozabal, Jagoba Apaolaza, Felipe Zelaieta, Xabier Lopez de Santiago, Ainara Balantzategi, Orlando Arreitunandia eta Unai Bengoetxea.
Kopla saioari 16:30ean ekin zioten Basalarrinan. Txerri zozketako irabazle, zinema zuzendari, mozorro dendako kide, txaloen arrantzale… Denetarik izatea egokitu zitzaien bertsolariei. Irati Mendiguren gai jartzailearen esanetara 4 talde eta 8 bertsolari. Bertsoak ez ezik hitzak ere asmatu behar izan zituzten bertsolariek. Eta bete-betean asmatu zuten. Ander Solozabal eta Jagobaren jotak, Ainara Balantzategi eta Felipe Zelaietaren San Valentin egunak, Asier Rubio eta Izar Mendigurenen patxaranak eta Orlando Arreitunandia eta Unai Bengoetxearen ispiluak ere eman zuten zer esanik. Jende gutxi baina artista asko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button