IKUS-ENTZUN

“Corto y Cambio” film laburren lehiaketa

Bolunta, Erdu eta Gizalde boluntariotzako euskal agentzien eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren laguntzarekin Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, boluntariotza sustatzeko eta ezagutarazteko, hainbat jarduera antolatu ditu, horien artean Corto y Cambio film laburren lehiaketa.

Film laburren lehiaketaren xedea, gazteei boluntariotzaren bidez gizartea hobetu daitekeela ikustaraztea da.
Gizarteko edozein errealitateri buruzko film labur bat egin daiteke, besteak beste, gai hauek jorratuz: boluntarioek gizartea aldatzeko eta hobetzeko egiten dituzten ekarpenak; boluntariotza gizartean parte hartzeko formula gisa; izaera kritikoaren garapena; justizia soziala, etab.
Azken finean, film laburren gaia eta helburua gazteak sentiberatzea da.

Euskal Herriko unibertsitateko ikasleek parte har dezakete, adin mugarik gabe. Film laburrak bakarka nahiz taldeka egin daitezke eta ezinbestekoa da argitaragabea izatea.
Film laburrek gehienez hiru minutuko iraupena izan behar dute. Euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkez daitezke, edo bi hizkuntzatan, azpitituluak ezarriz. Azaroaren 15era arte parte har daiteke.

Informazio guztia ekimenaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button