MUSIKA

Mr.Fylyn talde nafarrak diskoa berria aurkeztuko du Gasteizen

Mr.Fylyn hirukoteak 1,2,3…Fuego izenburuko disko berria aurkeztuko du gaur Gasteizko Gora Tabernan. Nafarrek punk rock doinuak jorratzen dituzte.

Taldea 2005. urtean eratu zen eta 2008. urtean plazaratu zuen estreinako diskoa: Mi estrella (El sótano). Grabazio horretan makina bat musikariren laguntza izan zuten, tartean, Mareako Kutxirena, Dikers-eko Ikerrena eta El Drogasena.

Disko horri esker Pereza eta Pignoise taldeekin bira egin zuten. Horretaz gain, Warner konpainia handiak fitxatu zituen.

Hala, 2010. urtean Pedro taldekidea La Fuga taldera joan zen eta harrezkeroztik, hirukote gisa aritzen dira. Power-hirukote gisa grabatu dute, hain zuzen ere, gaur Gasteizen aurkeztuko duten 1, 2, 3,… Fuego izenburuko bigarren lana. Diskoa Nafarroako MAV estudioetan grabatu zuten. Koma taldeko Brigik eta Mareak Piñasek grabazioan parte hartu dute. Diskoaren kaleratzearekin batera, bira hasi dute estatuan barrena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button