IKUS-ENTZUN

Giza Eskubideen XIII. Zinemaldia laster batean

Hasi berri den hil honen17tik 24ra, XIII. Giza Eskubideen Zinemaldia egingo da Donostian. Honezkero, proiektatuko diren film luze batzuk zeintzuk izango diren zabaldu da.

Hainbat gai jorratuko dira XIII. Giza Eskubideen Zinemaldiaren barruan. Etxerik gabeko immigrazioa izango da horietariko bat, eta gai horri erreferentzia eginez,  L’abri (Fernand Melgar, 2014) filma proiektatuko da; Emakume sahararrak: euren lekua berreskuratzen gaiaren inguruan, Coría y El Mar (Diana Nava, 2014) lana ikusteko aukera egongo da; Armeniar Genozidioaz, The Cut (Fatih Akin, 2014); Giza eskubideak urratzen dituzten ohiturak azaltzeko Difret (Zeresenay Berhane Mehari, 2014); Ahalduntzea eta Sexuaren Merkataritzari buruz, Dreamcatcher (Kim Longinotto, 2015); Gasaren inguruko borroka luze eta latzaz, Drill Baby Drill (Lech Kowalski, 2013); Gerra zibilaren ondoren bizikidetza berreraikitzea izango da honako filmak ukituko duen gaia, Negar franko egingo zuen aitak (Bertha Gaztelumendi, 2014). Hezkuntza eta Elkarlaneko Ikaskuntzaz film hau programatu da, Les Héritiers (Marie-Castille Mention-Schaar, 2014); eta Neokolonialismoaz  We come as friends (Hubert Sauper, 2014) filma mintzatuko da.

Informazio gehiago ekimenaren webgunean izango duzue aurki.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button