IKUS-ENTZUN

Huhezinema jaialdiaren 15. edizioko lanik onenak

Hautatu dira Huhezinema jaialdiaren 15. edizioko lanik onenak. Aurtengo edizioa martxoaren 30etik apirilaren 1era egingo da modu presentzialean.

Lanak bidaltzeko epea hilabete batzuk irekita izan ondoren, Sail Ofizialean 46 film labur jaso dituzte, MU Sailean 9 lan eta Bideoklipen sailean 29 lan. Horiek aztertu ondoren, epaimahaiak finalistak hautatu ditu.
Lan guztien artean hogeita bat euskaraz eginikoak dira, hau da, lanen %68a euskaraz sortutakoa da. MU sailean bederatzitik zortzi dira euskaraz, sail ofizialean gutxiago dira, hamarretik lau, eta bideoklipetan hamabitik bederatzi egin dituzte euskaraz.

Zuzendariei begira jarrita, hamaika lan dira emakumeek zuzendutakoak, lanen %36a zuzendu dute emakumeek. MU sailean bederatzi lanetik zazpi dira, sail ofizialean hamarretik bi, eta bideoklipen hamabi zuzendarien artean bi dira emakumezkoak.

Azken bi urteetan online edo formatu hibridoan egin behar izan da Huhezinema, baina aurtengoan berriro ere era presentzialean izango da.
Adi ibili, martxoaren 30etik apirilaren 1era, Aretxabaletan, Huhezinema jaialdiaren 15. edizioa izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button