LITERATURA

“Maiatzaldia” zikloa, Iruñean eta Baionan

Iruñeko Karrikiri Elkarteak Maiatzaldia zikloa atondu du Iruñea eta Baionan, hainbat gai aztertzeko asmoz.

Gaur, maiatzaren 7an, Karrikirin izango da Eneko Gorri Maiatzaldiari hasiera emanez. Eneko Gorri Erabil kolektiboko kide eta Mintzalasai euskara elkarteko kide da, bai eta Miarritzeko euskara teknikaria ere. Soziologia lizentzia eta komunikazio masterra egina du, eta berak Erabileraren aroa: Begirada bat Ipar Euskal Herritik izeneko hitzaldia egingo du 19:30ean hasita.

Beste gai askoren artean, literaturaren inguruan ardaztuko dira hitzordu batzuk. Hala, maiatzaren 21ean, Enrike Diez de Ulzurrun, Aitzol Lasa eta Ane Ablanedo bilduko dira Baiona eta Iruñea: oraiko literaturaren bizipenak eta bizipozak gaiaren inguruan mintzatzeko. Hitzordua Baionako Gaztetxean izango da, 18:30ean.

Hurrengo egunean, Baionako Euskal Museoan, 18:30ean, Eider Rodriguez eta Itxaro Borda solasean  arituko dira, eta Pantxix Bidarten musika errezitaldia OdiSeA entzun ahalko da.

Eta maiatzaren 30ean, Baiona eta Iruñea: oraiko literaturaren bizipenak eta bizipozak gaia berriz jorratuko da, kasu honetan, Katixa Dolhare, Maddi Zubeldia, Iñaki Etxeleku eta Eric Dicharry adituen eskutik.

Programa osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button