IKUS-ENTZUN

“The God Son” dokumentala, Elorrion eta Bilbon

Shirley Berkovitz zinegileak filmatutako The God Son (2014, Israel) dokumentala ikusteko bi aukera izango dira, hil honetan, Bizkaian: gaur, Elorrioko Kultur Etxean, 19:30ean, eta hilaren 26an, Bilboko Multicines zine-aretoetan, 20:00etan, Zinebik antolatuta. Bi emanaldiak Hileko Dokumentala zikloaren baitan egingo dira.

Filmak, iaz, hainbat sari bildu zituen eta makina bat jaialdietan aurkeztu zen, tartean, SERET FF (Erresuma Batua), PlaneteDoc Film Festivoa (Polonia) eta Thessaloniki Documentary Festival (Grezia).

Elorrioko Kultur Etxearen arabera, dokumentalak gai hau jorratzen du: “Zer du gazte batek buruan bere ametsa betetzea lortzeko edozer gauza egiteko prest dagoenean? Non dago norberaren helburuaren eta familiarekiko fideltasunaren eta onestasunaren arteko muga?”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button